XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gramatika

Determinatzaileak

3. Irakur itzazu perpaus hauek eta ohar zaitez zati nabarmenez.

- Txapela beltza da.

- Gerriko hori gorria da.

- Zazpi jertse ditut.

- Edozein gona jantziko dut gaur.

-a, hori, zazpi eta edozein izenari lagundu eta esanahia mugatzen dioten hitzak dira.

Determinatzaileak dira.

Mugatzaileak: artikulua

4. Irakur itzazu perpaus hauek eta behatu ataltxo beltzak.

A Jostuna soinekoa josten ari da.

B Tximinoak kakahueteak jaten ari dira.

Perpausak

Galderak

Nor ari da?

Zertan ari da?

Nortzuk ari dira?

Zertan ari dira?

Erantzunak

Jostuna.

Soinekoa josten.

Tximinoak.

Kakahueteak jaten.

- Osatu koadroa.

Sing.

Jostuna

Soinekoa

Pl.

Tximinoak

Kakahueteak

Mugatzaileak

-a

-a

-ak

-ak

Esanahia

Jostun ezaguna dela eta bat bakarra dela.

Tximino bat baino gehiago dagoela.

... bat baino gehiago jaten dutela.

-a, hitzari, ezaguna eta bat bakarra dela adierazteko eransten zaion artikulu singularra da.

-ak, hitzari, bat baino gehiago dela adierazteko eransten zaion artikulu plurala da.

Artikulua izenari erantsita joaten da.